XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1936.eko ESPAINIAR GERRA ZIBILAREN EREDUA

Gehien aipatu izan ditudan manupetze kontrairaultzailearen adibideak zientzia politikoetatik eta nazioarteko arazoak aztertzetik atera ditut, asiarretatik bereziki... arazo horiek oro har iparramerikar zientziaren adar tristeak edo dira, eta iparramerikar asmo inperialekin hain barruraino identifikatuak non bat apenas harritzen den arau zibilizatuen utziera izugarria deskubritzean.

Arazoa, ordea, askoz orokorragoa da.

Ideologia, oro har, nork bere interesaren maskara gisa baliatu nahi duela onartuz gero, orduan uste naturala da intelektualek, historia interpretatzerakoan edo politikak formulatzerakoan, jarrera elitista hartzera jotzen dutela, herrimugimenduak eta masek erabakiak hartzen partehartzea kondenatuz, eta, aldiz, gizartea gidatzeko eta aldaketa soziala kontrolatzeko beharrezkoak omen diren jakintza eta adimena dutenek gainikuskatzeko premia azpimarratzea.

Hau ez da batere pentsaera berria.

Orain ehun urte anarkismoak marxismoari egindako kritikaren (...).